Auto saltoki bati eraso diote Gasteizen, kutxa bati Arbizun eta enpresa bati Uharten

2007ko irailaren 25a
14:01
Entzun
Etxean egindako lehergailu bat jarri dute bart Gasteizen, Renaulten auto saltoki batean. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, 00:10 aldera zartatu da etxean egindako lehergailu hori, eta kalteak eragin ditu saltokiko atean. Horrez gain, kanpoaldean zegoen auto bati su eman diote eta erabat kiskali da.

Arbizun (Nafarroa), berriz, koktelekin eraso diote Nafarroako Kutxaren bulego bateko kutxa automatikoari. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak agertu dutenez, 02:40 aldera izan da erasoa, eta kalte handiak eragin dituzte: kutxa ez ibilitzeko moduan utzi dute eta aretoa kearekin belztuta. Guardia Zibila ari da erasoaren nondik norakoak ikertzen.

Uharten (Nafarroa) Auto-Areta enpresaren kontra egin dute, industriagunean. Bi molotov koktel bota dituzte barrura ezezagun batzuek, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzaren arabera, eta zazpi auto kaltetu dituzte modu horretara. Beste molotov koktel batzuek eraikina bera belztuta utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.