Politika

Autodeterminazioa UGTk bere egiten ez duen "proiektu politikoa" dela adierazi du Mendezek

2006ko otsailaren 24a
16:55
Entzun
"UGTk pertsonen eskubideak defendatzen ditu eta autodeterminazioa ez da horietako bat", ziurtatu du gaur Bilbon Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak. Autodeterminazioa proiektu politiko bat dela eta UGTk ez duela bere egiten adierazi du. UGT Espainiako Kongresuan onartutako adierazpenarekin bat dator. Hots, Gobernuaren eta ETAren arteko negoziaketa ontzat ematen du, beti ere, ETAk indarkeria utzi eta gero. UGTko idazkari nagusiak bake prozesuari buruz zuhurtziaz hitz egiteko eskatu du eta ziurtatu du bake prozesurako eta normalizaziorako lehen urratsa ETAk armak uztea dela.

LABen eta UGTren arteko bileraz ere hitz egin du Mendezek. Bilera sindikalgintzarekin eta langileen egoerarekin lotuta egon zela azpimarratu du eta ez zuela zerikusirik izan Euskal Herrian sor zabal daitekeen balizko bake prozesu batekin. "UGTren eta LABen arteko harreman sindikalak egokitzeko asmoa besterik ez zuen (...)urteak daramatzegu Euskal Herrian LABekin hitzarmen kolektiboak sinatzen, legezko sindikatu bat da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.