Auzi ekonomikoak ere zabalik dago, eta zortzi auzipetu daude

2009ko uztailaren 31
10:49
Entzun
Egunkaria-ren auzi nagusia epaitzearen alde egin zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horretaz gain, auzi ekonomikoa ere badago, zabalik. Honen kasuan, 2003ko urrian egin zuen operazioa Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta orduan ere.

Zortzi auzipetu daude, eta 13 eta 26 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte haientzat, baita 235 milioi euroko isuna ere. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi diete zortziei, eta hori "delitu terroristarekin" lotu dute. Auzitegi Nazionalean dago auzi hori.

Zortzi auzipetuak

Joan Mari Torrealdai. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia dute eskatuta haren aurka, eta 32,8 milioi euroko isuna.

Iñaki Uria. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Txema Auzmendi. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Joxe Mari Sors. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Ainhoa Albisu. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Mikel Sorozabal. 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27,2 milioi euroko isuna.

Begoña Zubelzu. 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21,6 milioi euroko isuna.

Fernando Furundarena. 13 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia eta 21,2 milioi euroko isuna.

Auzipetuen argazkiakhemen ('Auzipetuak eta zigor eskaerak' atalean).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.