Auzi ekonomikoko auzipetuak astelehenean Auzitegi Nazionalera, ondorioen autoa eta kalifikazioak jasotzera

2009ko urriaren 2a
15:39
Entzun
Egunkaria-ko auzi ekonomikoan auzipetuta dauden lagunek astelehenean Madrilera joan beharko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalera, epailearen ondorioen autoa jasotzera, baita Dignidad y Justicia eta fiskalaren kalifikazioak jasotzera ere. 10:00etan jarri diete hitzordua.

2003ko urrian egin zuen operazioa Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta orduan ere.

Zortzi auzipetu daude, eta 13 eta 26 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte haientzat, baita 235 milioi euroko isuna ere. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi diete zortziei, eta hori "delitu terroristarekin" lotu dute.

Zortzi auzipetuak

Joan Mari Torrealdai. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia dute eskatuta haren aurka, eta 32,8 milioi euroko isuna.

Iñaki Uria. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Txema Auzmendi. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Joxe Mari Sors. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Ainhoa Albisu. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Mikel Sorozabal. 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27,2 milioi euroko isuna.

Begoña Zubelzu. 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21,6 milioi euroko isuna.

Fernando Furundarena. 13 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia eta 21,2 milioi euroko isuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.