AUZIAREN KRONOLOGIA

2006ko abenduaren 14a
16:31
Entzun
2003

Otsailaren 20a: Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.

Otsailaren 25a: Bost egun inkomunikatuta eduki ondoren, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Xabier Oleaga, Txema Auzmendi eta Xabier Alegria baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen Del Olmok. Martxelo Otamendi, Inma Gomila, Fermin Lazkano eta Luis Goia aske utzi zituen, bermea ordainduta.

Otsailaren 27a: Zubiria, artean ospitalean, kartzelatzeko agindua eman zuen epaileak.

Martxoaren 14a: Auzmendi aske 12.000 euroko bermearekin.

Martxoaren 15a: Joan Mari Torrealdai askatu zuten, 12.000 euroko bermea ordainduta.

Martxoaren 18a: Pello Zubiria askatu zuten, 12.000 euroko bermea ordainduta.

Urriaren 16a: Martin Ugalde Kultur Parkearen eta 'Egunkaria'-ren enpresa taldearen aurkako operazioan Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu zituen, Del Olmo epailearen aginduz.

Urriaren 20a: Enekoitz Etxeberria abokatua atxilotu eta inkomunikatu zuen Del Olmok Auzitegi Nazionalean bertan.

Urriaren 21a: Guztiak aske geratu ziren. Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Enekoitz Etxeberria eta Amando Hernandez bermerik ordaindu gabe; Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra. 12.000na euroko bermea ordainduta.

Azaroaren 3a: Xabier Oleaga kartzelatik atera zen, 30.000 euroko bermea ordainduta. Xabier Alegriari ere bermea ezarri zion, 50.000 eurokoa. Baina ez zuen ordaindu, Udalbiltzaren auziagatik kartzelan jarraitu behar zuelako.

2004

Abuztuaren 2a: Iñaki Uria aske utzi zuten, 450.000 euroko bermea abaletan ordainduta.

Urriaren 15a: Martin Ugalderen kontu korronteak desblokeatu zituen, hura hil eta 11 egunera.

Azaroaren 4a: Auzipetze autoa kaleratu zuen Del Olmok: Alegria, Auzmendi, Oleaga, Otamendi, Torrealdai, Uria eta Zubiria auzipetu zituen. Joxemi Zumalabe zena ere auzipetu zuen.

Abenduaren 4a: Xabier Alegria bermea ordainduta irten zen kartzelatik. Udalbiltza auziagatik 30.000 euroko bermea ordaindu zuen, eta 50.000 eurokoa Egunkaria auziagatik.

Abenduaren 25a: Auzipetzeak berretsi zituen epaileak, Joxemi Zumalabarena salbu. Abokatuek dei helegiteak aurkeztu zituzten Zigor Aretoan.

2005

Ekainaren 15a: Torrealdairen defentsa abokatuari, Carmen Lamarcari, auzia uztera behartu zion Carlos III.a unibertsitateak. Lamarca Kultur Parkearen kontrako operazioan atxilotutako Mikel Arrizabalaga, Xabier Legarra eta Joxemari Sorsen abokatua ere bada. Helegitea jarri zuen erabakiaren kontra eta arrazoia eman zion epaitegiak. lamarcak Defentsarekin jarraitu ahal izan du.

2006

Urtarrilaren 26a: Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 2. Salak auzipetuen abokatuek jarritako dei helegiteak aztertu zituen. Aldeak entzun zituzten 26an eta 27an. Auzipetzeekin zer egin erabaki behar du orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.