Teresa Toda
Tereda Toda 18/98ko auzipetuak gaur Busturialdeko Hitza-n "Euskal Herriaren aurkako eraso hauei erantzuna" emateko eskatu du. "Eraso honen aurrean, erantzuteko deia egin gura diogu gizarte osoari".
Mikel Korta
Mikel Korta auzipetuak "iragarritakoa" gertatzen ari dela esan du, eta gizarteari erantzuteko eskatu dio, "Euskal Herriak eta euskal herritarrak jasaten duten errepresioari aurre egiteko". Aurrerapausoak eman behar direla adierazi du, eta "Euskal Herriaren defentsan marko politiko demokratikoa" lortzeko lan egiteko deia egin du. Horrez gain, euren "militantzia berretsi" egiten dutela esan du. "Harro gaude daukagun militantziagatik eta jarraitu egingo dugu helburu berberen alde lan egiten, aske izateko eskubideak gauzatzeko".
Joxe Mari Olarra
Joxe Mari Olarrak artean atxilotua ez zegoela hitz egin du Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-rekin. “Ez dut epaiaren berri. Komunikabideetatik dakit atxiloketak egiten ari direla eta 46 lagunen kontra ari direla”, azaldu du Olarrak. “Espainiarengandik edozer gauza espero daiteke. Aspaldidanik dut uste hori. Nahi duena egiten du”. Olarrak gaineratu du “euskal herritar militante bezala aberria maite” duela eta badakiela “askatasuna nahi duenak sufritu egin beharko duela”. “Espainiako Estatuarekin ezin bada negoziatu, ostikoka atera beharko dugu hemendik”, esan du.
Olarra atxilotu duten 18. aldia da, eta bosgarrena espetxera sartuko dutena. "Egoera hau ez diot desio ezta nire etsaiari”, azaldu du. Atxiloketak ostiralean egitea ez dela kasualitatea dio. “Bihar eta etzi Auzitegi Nazionalean jai da. Bi egunetan poliziaren esku egongo gara”.
AUZIPETUEN ERREAKZIOAK. Toda: "Erantzuteko deia egiten diogu gizarte osoari"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu