Auzipetuen mesfidantza ulertzen duela dio EAJk, baina kolaboratzeko eskatu die
Miñao auziko auzipetuen mesfidantza ulertzen duela esan du Maria Eugenia Agirrezabala EAJko parlamentariak, baina hala eta guztiz ere, ikerketa batzordean deklaratzeko eta kolaboratzeko eskatu die. EAJn auzipetuak babesik gabe daudela ulertzen dutela esan du, "informazio eta filtrazio interesatuen argitalpenagatik eta paraleloan egiten ari den epaiketagatik". Gainera, esan du du 2010ko urriaren 28ko Legebiltzarreko eztabaidan alderdi batzuk euren ondorioak jada idatzita zituztela. "Hiru hilabete pasa dira, eta susmo bera daukagu". Aurrerantzean inor deklaratzera deitzen duenean horrelako prozedura batek behar dituen bermeak eta segurtasun oinarriakeskaintzeko eskatu dio ikerketa batzordeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu