Auzipetuetako hiru gazte ez dira Audientzia Nazionalean aurkeztu

2011ko uztailaren 18a
18:03
Entzun

Oarsoaldeko hiru gazte ez dira gaur Auzitegi Nazionalean aurkeztu euren kontra hasi den epaiketara. Errenteriako Hitzari esan diotenez, euren aurkako epaiketa "astakeria" delako erabaki dute ez joatea hiru horiek: "Ezin genuen besterik gabe joan". Epaiketa eskualde horretako 17 gazteren aurkakoa da, eta etxean geratzea erabaki dutenak Xenpelar plazan daude, hainbat lagunek babestuta.

Hiru geratu dira Euskal Herrian, baina erabakia denen artean hartu dutela jakinarazi dute, eta "pauso xumea" izan arren ilusioz gaudela. "Gizartean gauzak aldatzen ari dira, eta hau bukatu behar dela garbi dago. Jendea bere iritzia ematen ari da, eta aukera ikusten genuen jende guzti hori bildu eta salaketa horretan pauso berri bat emateko".

Gazteen agerraldian Juanjo Agirrezabala EAko parlamentaria eta Joxean Agirre Eleak mugimenduko kideak babesa adierazi diete, eta epaiketa politikoen kontra herri harresi bat altxatu behar dela adierazi dute. Bi horiekin batera Ricardo Maritxalar Langaitz ikastolako zuzendaria, Alaia Martin bertsolaria, Andres Fraile ELAko sindikalista, Mikel Erriondo erretiratua eta EAJko udal juntakoa, Luis Mari Ezeiza Orereta ikastolako lehendakaria eta Zorion Hortigosa LABeko sindikalista izan dira. Ostiralean Errenterian 19:00etan egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Hiru gazteek Oarsoaldeko Hitzari egindako adierazpenak:

[YouTube]http://youtu.be/2-atNdJhjII[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.