Auzipetuta deklaratzeko deia jaso dute hainbat ondarroarrek

2010eko otsailaren 24a
16:31
Entzun
Ondarroako (Bizkaia) hainbat herritarrek inputatuta Ertzaintzaren polizia etxean deklaratzeko deia jaso dute, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkariak zabaldu duenez. Haren arabera, inputazio zehatzik ez da ageri deian, baina litekeena da hil hasieran Ondarroa inguruan egindako polizia operazioarekin lotura izatea. Nolanahi ere, inputatuek iragarri dute ez dutela deklaratzeko asmorik.

Urtarrilaren 26an eta 28an eta otsailaren 2an bederatzi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Ondarroan eta inguruko herrietan, etakide izatea edo ETAri laguntzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.