Auzitegi Gorenak etzi jorratuko du Otegiren zigorra

2011ko urtarrilaren 24a
13:59
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak etzi aztertuko du Jose Maria Sagardui Gatza euskal presoaren omenaldian "terrorismoa goratzea" egotzita Auzitegi Nazionalak Otegiri jarritako bi urteko zigorra. Juan Saavedra buru duen epaimahaiak erabaki beharko du zigorra egokia den-ez.

Iazko martxoan zigortu zuen Otegi Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta hamasei urteko inhabilitazioa ere jarri zion. Gatza presoa aska zezatela eskatuz 2005eko uztailaren 9an Zornotzan egin zen ekitaldia eta Otegiren honako hitzetan ikusi zuen delitua Murillok: "[Euskal Herriaren eszenatoki nazional demokratikoa] euskal preso politikoei, errefuxiatuei eta borrokan utzi ditugun beste hainbat kideri zor diegu, eta lortuko dugu!". Epaiak zioen "inolako zalantzarik gabe, terrorismoa goratzen" dutela hitzok.

Otegi 2009ko urritik preso daukate -gaur egun Logroñon (Espainia)-. Batasunaren Mahai Nazionala berrosatu nahi zuelakoan atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.