Legez kanporatzea

Auzitegi Gorenak HBri zor zaizkion diru laguntzak Espainiako Bankuko kontu batean sartzeko agindu die Eusko Legebiltzarrari eta Espainiako Barne Ministerioari

2006ko maiatzaren 26a
17:42
Entzun
Eusko Legebiltzarrak eta Espainiako Barne Ministerioak ezker abertzaleari zor zaizkion hauteskundeetako diru laguntzak sartu beharko dituzte Espainiako Bankuko kontu batean Espainiako Auzitegi Gorenak aginduta.

Gorenaren erabakiaren arabera, HB, EH eta Batasuna legez kanpo utzi ondoren zor diren hauteskundeetako diru-laguntzat ezezik, banketxeek ere legez kanpo utzitako alderdi horiek zeuzkaten kontuetako diruak, inbertsio fondoak eta gordailuak eta kontu horietako kapital-saldoak Espainiako Bankuan sartu beharko dituzte.

Gorenak jakinarazi duenez, kontu bat ireki du Espainiako Bankuan eta bertan Espainiako Barne Ministerioak 1.812.308 euro batetik eta 134.317 bestetik sartu beharko ditu. Horiek auzitegiek HBri eta EHri aitortutako diru laguntzak dira, ordezkaritza parlamentarioa zuten alderi gisa.

Eusko Jaurlaritzak, bestalde, 692.094 euro sartu beharko ditu kontu horretan. Hau da, Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkideei legez kanporatzearen ondoren ordaindu ez zitzaizkien soldatak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.