Auzitegi Nazionalak Otegiren kartzelatzea berretsi du

2007ko ekainaren 15a
15:34
Entzun
Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaileak kartzelan segitu beharko du, hala berretsi duelako gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak, atzera bota baitu Jone Goirizelaia defentsa abokatuaren helegitea. Duela urte batzuk Jose Miguel Berañan Argala ETAko kidearen aldeko omenaldian egindako adierazpenetan "terrorismoa goratzea" leporatu zion lehengo astean Auzitegi Gorenak Otegiri, eta hamabost hilabeteko espetxe zigorra jarri.

Defentsak, halaber, Auzitegi Konstituzionalak auziaz erabakia hartu artean Batasunaren bozeramailea libre utzi dezala eskatu zuen, baina Auzitegi Nazionalak eskaera hori ere atzera bota du.

Gaur zortzi sartu zuten Otegi presondegian, Martutenen (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.