Garzonek egindako eskaera aintzat hartu, eta EAEko Auzitegi Nagusiari EHAK-ko legebiltzarkide Nekane Erauskin eta Karmele Berasategiren aurkako prozedura has dezan eskatzearen alde agertu da Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza. EHAK-ko bi kide horiek legebiltzarkideak direnez parlamentarioen forua dute, et, ondorioz, EAEko Auzitegi Nagusiak aztertu behar du deliturik egin duten eta babes hori kentzen dien.
Alderdi horren kontrako prozeduraren baitan, EHAK-ko presidentea eta bi diruzain inputatu zituen Garzonek; "ETAri laguntzea" egotzi zien. Auto berean Erauskin eta Berasategi delitu berengatik inputatzeko adina zantzu zegoela iritzi zion Garzonek, eta Fiskaltzari eskatu zion adierazteko zilegi den EAEko Auzitegi Nagusiari eskera egitea. EAEko Auzitegi Nagusiari dagokio legebiltzarkideak auzipetzea edo inputatzea
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza EAEko Auzitegi Nagusiari EHAK-ko bi legebiltzarkideren aurkako prozedura abiatzea eskatzeren alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu