Auzitegi Nazionaleko Salak erabaki zain

2004ko apirilaren 20a
13:09
Entzun
Iñaki Uriaren kasuan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak birritan ukatu dio askatasuna, haren abokatuek jarritako helegiteei ezezkoarekin erantzunez. Baina, orain Auzitegi Nazionaleko Salak du hitza; abokatuek jarritako dei helegitea argitze bidean, iragan martxoaren 22an egin baitzuen auzi saioa Uriaren askatasunari buruz. Ia hilabete pasatu da, eta litekeena da erabakia egunotan ezagutaraztea.

Bestetik, Alegriaren kasuan Espainako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak bermepean aske uzteko agindua eman zuen iragan azaroan, nahiz eta jakin bazekien ezin izango zuela aske irten. Izan ere, aurretik Baltasar Garzon epaileak Udalbiltza auziagatik auzipetu eta espetxean jarraitzeko agindua eman zuen; eta Del Olmoren aginduak ezin zuen Garzonen agindua baliogabetu. Bestalde, Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak atxilotuarazi eta espetxean segitzen duten bi kideen askatasuna eskatzeaz gain, Egunkaria ixtearekin epaile horrek egindako bidegabekeria ere salatuko dute langile ohiek, Egunkaria aurrera! leloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.