Auzitegietako urratsen berri komunikabideen bitartez izaten duela salatu du De Juanaren abokatuak

2007ko otsailaren 7a
17:01
Entzun
Medio guztiek hala zabaldu arren, kasazio helegitea astelehen aztertuko duen edo ez Auzitegi Gorenak ez diola adierazi agertu du Alvaro Reizabalek.

Iñaki de Juanaren inguruan gertatzen ari den guztiarekin "senetik aterata" dagoela esan du Alvaro Reizabal abokatuak Radio Euskadin. Batetik, De Juana beraren egoera larriagatik eta harekin izaten ari diren jokabideagatik. Bestetik, kasu horretan auzitegiak ematen ari diren urratsen berri komunikabideen bitartez jasotzen ari delako.

"Nire senetik aterata nago, De Juana kasuari buruz jakiten ari naizen guztia komunikabideen bitartez jakiten ari naizelako. Atzo gauean Madrildik autoz nentorrela jakin nuen helegiteetako bat bihar ebatziko dutela, eta fiskalak horri buruzko zerbait esan duela. Baina niri ez didate ezer esaten", salatu du. "Areago, kasazio helegiteari buruzko erabakia komunikabide gu ztien arabera, astelehenean erabakiko dute. Baina prokuradorea joan da Auzitegi Gorenera eta esan diote ezer ez dakitela, eta, gainera, ez dakitela astelehenean bistarik izango den ere. Beraz, nik ez dakit astelehenean Gorenaren aurrean agerraldia izango dudan edo ez".

De Juanak 94. eguna du gaurkoa gose greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.