Belfasteko auzo errepublikanoetan itxaropentsu hartu dute IRAren azken agiria; hots, borroka armatua alboratu eta “bide politiko eta baketsu soilak” hobesten dituela adierazten duen iragarpena. Hala agertu dio ‘berria.info’-ri Belfasten den Ainara Mendiola BERRIAren berriemaile bereziak .
Nolanahi ere, Mendiolak jaso dituen erreakzioen arabera, Erresuma Batuko zein Irlandako Errepublikako gobernuek eta unionistek emango dituzten urratsen esperoan dira orain auzo errepublikanoetako bizilagunak. Hain justu, uste dute orain Londresi eta Dublini dagokiela unionistei presio egitea.
Etorkizunera begira, epe luzera, IRAk emandako urratsaren ildotik Irlanda bateratzea lortuko dela uste dute auzo errepublikanoetan.
Erreakzioak
Auzo errepublikanoetan itxaropentsu hartu dute iragarpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu