AVTk ere eskatu du debeka ditzatela Otegiren aldeko ekitaldiak

2016ko otsailaren 23a
11:05
Entzun

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Auzitegi Nazionalari eskatu dio debeka ditzala martxoaren 1ean Elgoibarren eta hilaren 5ean Anoetako belodromoan Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari egitekoak diren ekitaldiak.

Bi ekitaldietan "terrorismoa goratu" daitekeelakoan eskatu du debekua AVTk, iritzita horien helburua "ETAko kide izateagatik zigortutako norbait gorestea" dela eta horrek "umiliazioa eta mespretxua" eragiten diela biktimei. Gainera, Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari eskatu die azter dezatela nortzuk diren ekitaldien antolatzaileak, "horien atzean legez kanpoko erakunderen bat" dagoen jakiteko.

Martxoaren 1ean espetxetik irtetekoa da Otegi, sei urte eta erdiz preso egon eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.