AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak larunbaterako deitutako manifestazioa debekatzea galdegin dio Espainiako Auzitegi Nazionalari; "terrorismo goratu" litekeelako. Gogoratu du atzoko martxa debekatu egin zuela epaileak eta manifestazioko deitzaileak berdinak direla.
Bestalde, elkarteak iragarri du irailaren 8an Zaballako espetxera martxa bat egingo dutela, "justiziaren alde". Martxaren helburua espetxeko zuzendaritzari gutun bat ematea omen da. Biktimek presoak ez askatzeko eta legea "zorrozki" aplikatzeko eskatu dute behin eta berriz azkeneko asteetan. Atzo terrorismoaren 29 biktimek Murtziako Campos del Rio (Espainia) kartzelara ibilaldia egin zuten.