Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak esan du, sinadura eman duten 17.000 lagun ikertzea "basakeria politikoa eta zentzugabekeria juridikoa" dela.
Bere iritzian, "Estatua estatu polizial antzeko bat bihurtzen ari da, eta, hauteskunde zerrenden kontrola ez dago Justiziaren esku, Espainiako Barne Ministroaren esku baizik". Egoera "oso larria" dela azpimarratu du. "Askatasunen sistema arriskuan dago, PSOEk PPren politikarekin jarraitu duelako.
"Zerrendak baliogabetzeko aukerarik ez dutela ikusi dute, eta orain, 17.000 sinatzaileren bidez saiatzen ari dira. Horien artean EAko militanteak daude, eta baita beste alderdi demokratikoetakoak ere".
"Muturreko egoera honetara iritsita, Athletick eta Reala ere utzi ditzaketen legez kanpo" gaineratu du, "haietako bazkideen artean ere agian egongo baitira Batasunarekin harremana duten lagunak".
Azkarraga: "Estatua estatu polizial antzeko bat bilakatzen ari da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu