Martxoaren 13an PPren kontrako elkarretaratzeetan parte hartu zutelako inputatu dituzten Alvaro Iturritxa EAJren Arabako Batzar Nagusitako bozeramailearekin eta Natalia Rojo PSE-EEko zinegotziarekin elkartasunez, bere burua inkulpatu du Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Jutizia sailburuak Arabako Lurralde Auzitegiko Fiskaltzaren aurrean, eta berak ere "delitu" bera egin zuela adierazi du.
Martxoaren 13an —Espainiako Gorteetarako hauteskundeen bezperan— jazotakoa "boterearen gezurraren kontrako herritarren errebolta demokratiko eta baketsua" izan zela iritzi dio Azkarragak, eta protesta horretan "demokrata guztiek" egon beharko luketela.
Iturritxa eta Rojo inputatzeko erabakia, juridikoa barik politikoa dela nabarmendu du Justizia sailburuak. Datozen egunetan "autoinkulpazio zaparrada" gertatuko dela iragarri du Azkarragak.
M-14, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburua autoinkulpatu egin da
Fiskaltzaren erabakia juridikoa barik politikoa dela dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu