Jaurlaritzako Justizia sailburuak, Joseba Azkarragak, "sorginen ehiza" hasi dela esan du gaur Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren azken erabakia dela eta.Izan ere epaitegi horrek tramitera onartu ditu Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik Eusko Legebiltzarreko mahaikide Juan Mari Atutxa (EAJ), Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbaoren (EB-IU) aurka Espainiako Fiskaltzak aurkeztutako kereilak. Erabaki horrek ez du Azkarraga harritu; "beste erabaki bat hartzea izango litzateke harritzekoa", adierazi du Justizia sailburuak.
Azkarragaren ustez, PPk epaimahaiaren azken hitza baldintzatu du, eta horren froga EAEko Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakia da. Joseba Azkarragak PPren jarrera "erabat faxista" dela salatu du. Justizia sailburuak Aznar eta PP demokraziaren kontra daudela esan du.
"PSOEren isiltasuna erabat tamalgarria da", adierazi du Azkarragak, eta PP egiten ari denaren kontra joateko eskatu dio.
Erreakzioak
Azkarraga: "Sorginen ehiza hasi da dagoeneko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu