Azken ordua
19:00: 646 lagun eritetxean daude, 227 haur tarteko Itar-Tass agentziaren arabera.
18:10: Eskolan bahitutakoak 1.200 inguru izan zitezkeela jakitera eman dute gobernu iturriek.
18:05 Beste leherketa entzun da eskola inguruetan.
17:45: 60 hildakoren gorpuak identifikatu dituzte.
17:30: Hildakoen kopurua 150tik gorakoa dela adierazi dute polizia ofizialek.
17:14: Hainbat haurrek bahiturik jarraitzen dutela argitu dute polizia ofizialek.
16:45: Eskolako sotoan hiru erreboltari daude Interfax agentziaren arabera. Horien artean, bahitzaileen burua.
16:30: Eskolako gimnasioan ehundik gora gorpu topatu dituztela zabaldu dute larrialdiko zerbitzuek.
16:07: Tiroketetan 10 bahitzaile hil direla adierazi du Interfax agentziak.
15:45: Eskolako gimnasioan ehundik gora gorpu topatu dituztela zabaldu du Interfax agentziak.
15:30: Eskolan sartzea ez zeukatela planifikatuta esan dute Errusiako segurtasun indarrek.
15:22: Iturri ofizialen arabera, 400dik gora zauritu dira oldarraldian.
15:11: Eskolako teilatua erori denean dozenaka lagun hil direla zabaldu du Interfax agentziak.
14: 50 Gorpuak biltzeko zaku berezien pila handi bat eraman du Armadak eskolara.
14:07: Leherketak eta tiroak entzuten ziren oraindik eskola inguruan.
13:53: Ipar Osetiako larrialdi zerbitzuek emandako datuen arabera, gutxienez bahituetatik 250 bat zaurituta daude; haietatik 180 bat haur eta gaztetxoak dira.
13:25: Errusiako agentzien arabera, erreboltariak gotortutako etxea hartu nahian dabiltza segurtasun indarrak.
13:20: 13 bahitzaile etxe batean gotortu direla zabaldu da.
13:15: Interfax agentziaren arabera, bahitu guztiak eskolatik kanpo daude jada.
13:08: Hildakoen gorpuak eskolatik ateratzen hasi dira agentzien arabera; oraingoz, hamar bat lirateke.
13:05: Leherketak eta tiroketak entzuten jarraitzen da eskola inguruetan.
13:00: Iturri batzuen arabera, alde egitea lortu duten bahitzaileek zenbait haur eurekin eraman dituzte.
12:50: Informazio batzuen arabera, erreboltariak hiritik ihes egiten saiatzen ari dira.
12:45: Itar-tass agentziak zabaldu du Errusiako Armadako soldaduak hormak zulatzen ari direlako entzun direla zarata horiek. Bahituek ihes egin dezaten arituko lirateke hormak zulatzen.
12:30: 158 bat haur eritetxeetan zeudela zabaldu da.
12:28: Medikuak eskolara sartu direla agertu dute lekuoek.
12:15: Bahitzaileetatik bost hil dituztela zabaldu da.
12:13: Bahituetako gehienak bizirik daudela zabaldu du Interfax berri agentziak.
12:05: Errusiako indarrak eskola ia kontrolpean zutela adierazi dute Armadako buruek.
11: 53: Beste leherketa handi bat entzun da.
11:46: Bahitzaileetako batzuk eskolatik alde egiten saiatzen ari zirela zabaldu da.
11:31: Zaurituak eramaten hasi dira anbulantziak. Larrialdiko erietxe bat ezarri dute eskola ondoan.
11:30: Eskolako teilatuaren zati bat erori dela jakin da.
11:14: 30 bat gatibuk eskolatik alde egin dute. Haurretako batzuk odolez beteta zeuden.
11:05: Bi leherketa handi eta tiro hotsak entzun dira eskola inguruan. Armatutako soldaduak ikusi dituzte eskola aldera lasterka sartzen.
Txetxeniako gatazka
AZKEN ALBISTEAK. Segurtasun indarren oldarraldia, unez une.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu