2012ko maiatza (saltokien ordutegiaren liberalizazioaz): "Txinatarrek bazarrak dituzte, eta igandetan 150 metro koadroko denda bihurtzen dira. Pertsiana bat jartzen dute eta han jaten dute, han egiten dute lo, han ugaldu; ez dakit non hiltzen diren, baina gurekin lehiatuko dira modu ikaragarrian.
2011ko azaroa (Santutxu auzoan kalean izan zen erasoaren ostean): "Eroen okerrena da, genero indarkerian gertatzen den bezala, emazteak hil eta gero euren buruaz beste egiten saiatzen direla, baina ez dute lortzen. Zergatik ez ote dute alderantziz egingo, eta gu bakean utzi?"
2011ko iraila (Kukutza husteko operazioan): "Ez gaude Kukutzak eta Bilduk babesten duten modeloaren alde, eta Bildu diot Bildu dagoelako atzean. Batzuei grazia egiten die, baina ez du, bihar Euskal Telebista okupatu dezakete, edo Udaletxea edo gure etxeak. Hamahiru urte daramatzate eraikin pribatu bat okupatuz eta jabeek ezin dute ez negoziorik ez ezer egin".
2006ko urtarrila: "Udaltzainei labana dutela susmatzen duten guztiak miatzeko agindu diet. Neroni berdin dit eskuz miatzen dituzten edo metal-detektagailua erabiliz egiten duten; ez dit axola zelan egiten duten, egiten badute. Guztiak identifikatu eta arakatu beharko dituzte; eta labana daramaten edo ez egiaztatzeko horiek baino neurri zorrotzagoak hartu behar badituzte, har ditzatela esan diet. Ez da normala jendea labanarekin ibiltzea. Gaizkileei egurra eman behar diegu, ezin diegu utzi kalean labana sakelan daramatela ibiltzen, etxean sartuta baleude bezala. Portaera horiek guztiak eten egin behar ditugu; berehalakoan gainera. Errotik moztu behar ditugu eta horretarako, gerra egin beharko diogu labanarekin dabilen edonori".