Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, "ERCrekin Katalunian akordioa mantentzea bateraezina da terrorismoaren aurkako hitzarmenarekin, baldin eta ERCk ez badu Josep-Lluis Carod-Rovira kargutik kentzen".
Aznarren arabera, ERC eta ETAren arteko akordioek "errendizio morala eta onartezina den konplizitate politikoa" suposatzen dute.
"Talde terroristak hiltzen jarraituko du, baina ez du egingo gure nazioko lurralde batean. Badakigu kontrapartida modura ERCk babes politikoa emango diela ETAren helburuei. Nazioaren Gobernua edozein negoziazioaren aurka dago, ez bada armak dagokionari emateko eta hiltzaile guztiak epaitegira eramateko. Ez dago dudarik Espainiako Gobernuak terroristen aurka jarraituko duela, bai Espainian zein Espainiatik kanpo. Terrorismoa gainditzeko ekintza poliziala eta judiziala behar da egin, eta baita nazioarteko laguntza ere".
Erreakzioak
Aznar: "ERCrekin akordioa mantentzea bateraezina da terrorismoaren aurkako hitzarmenarekin"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu