Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren defentsak Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu ohiak ere epaiketan lekuko deklara dezala nahi du, baina honek gaur ez du hitz egin nahi izan horretaz, kazetariek galdera egin diotenean: "Galdetu nola doan Real Madril", bota du. Geroago, "ezer esateko ez" duela adierazi du.
Espainiako Kongresuan izan da Aznar, Gabriel Cisneros PPren diputatuaren aldeko omenaldian -aurten hil da Cisneros-.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak, berriz, adierazi du "errespetatu" egin behar dela prozesu judiziala. Defentsak Zapaterok ere deklaratzeko eskaera egin du.
Aznarrek kazetariei: "Galdetu nola doan Real Madril"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu