Aznarren arabera, Ibarretxe planaren edukia "zentzugabekeria hutsa" da

2003ko uztailaren 23a
14:38
Entzun
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Ibarretxe plana "zentzugabekeria hutsa" da, eta "aurrera egiteko aukerak hutsalak" dira. Aznarren arabera, Ibarretxeren proposamenak "Espainiatik banantzeko" aukera aurreikusten du, eta egitasmo hori "ez dator bat Espainiako Konstituzioarekin ezta etorkizuneko Europako Konstituzioarekin ere".

"Ez dugu onartuko euskal gizartea bere buruzagien erradikalismoaren lehen biktima izatea", azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta EAJri egotzi dio Euskal Herria "isolamenduaren bidean sartzea zentzugabekeria horiekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.