Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidentearen arabera, "lotsagarria eta akats politikoa" da Josep Lluis Carod-Rovira ERCko buruak izan duen jokabidea, eta PSOEri exijitu dio Esquerrarekin duen askordioa bertan behera uzteko.
"ETAren adierazpena ez gaitzesteaz gain, edo egin dituen akatsen inguruan barkamena ez eskatzeaz gain, ERCko buruak desafiorako deia egiten du lotsagarria den jokabide batekin. Akats politiko harrigarria da, ez bakarrik Kataluniarentzat, baita espainiar guztientzat ere", gaineratu du Aznarrek.
Erreakzioak
Aznarren iritziz "lotsagarria eta akats politikoa" da Carod-Roviraren jokabidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu