Ezustean, EAE-ANVko hautagai Iñaki Errazkin aukeratuk dute alkate Azpeitian. Bere alderdikideenak ez ezik, EAren eta EB-Aralarren botoak eskuratu ditu Iñaki Errazkin hautagaiak. Frankismo ostetikEAJko alkatea izan dute beti Gipuzkoako herri horretan.
Iñaki Errazkin EAE-ANVren Azpeitiko hautagaiak bere alderdiko sei hautetsienak ez ezik, EAko bi zinegotzien eta EB-Aralarrekoaren botoak eskuratu ditu, eta, ondorioz, EAJren hautagai Julian Eizmendiri aurrea hartu eta alkatetza eskuratu du. Guztira bederatzi boto lortu ditu ANVko hautagaiak, eta zortzi EAJkoak. Hain zuzen ere, zortzi hautetsi jeltzaleen babesa soilik jaso du Eizmendik. Frankismo ostean, 1979an, lehen udal hauteskundeak egin zirenetik gaur arte EAJko alkatea izan dute beti Azpeitian. Aurreko legegintzaldian gaur hautagai zen Eizmendi izan zen alkate. Azpeitiko alkate ez ezik, EAJ eta EAren Udalbiltzako lehendakari ere bada Eizmendi.
Zumaian ere EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrek bat egin dute EAJri alkatetza kentzeko, baina herri horretan EAko hautagai Iñaki Agirrezabalagaren alde egin dute. Maiatzaren 27ko hauteskundeetan EAJkoa izan zen zerrenda bozkatuena Zumaian eta 4 zinegotzi eskuratu zituen. EAE-ANVk hiru zinegotzi lortu zituen, eta EAk, EB-Aralarrek eta PSE-EEk bina.
Azpeitian eta Zumaian bat egin dute ANVk, EAk eta EB-Aralarrek EAJri alkatetzak kentzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu