Azpeitiko (Gipuzkoa)EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrek datozen lau urteetako udal gobernuaren oinarriak aurkeztu dituzte. Gobernu akordio hori"inoren aurkakoa ez" dela argi utzi nahi izan dute, "aldaketaren aldekoa baizik", =l Urola Kostako HITZAk==http://www.urola-kostakohitza.info/edizio_jarraia.php?id=4551=l jaso duenez. Halaber, Zumaiako eta Azpeitiko gobernu eraketak "inongo zerikusirik ez" dutela eta Azpeitikoa akordioa "herrikoa eta herrian adostutakoa" dela nabarmendu dute.
Iñaki Errazkin alkateak (EAE-ANV) eta Manuel Unanue (EA) eta Juan Karlos Arallano (EB-Aralar) zinegotziek agerraldia egin dute 11:00etan, udaletxean. Udal Gobernuaren akordioa nola lortu den eta gobernu berria eratzerakoan adostutako printzipio politikoak, akordio programatikoa eta Udaleko funtzionamendua azaldu dituzte.
Lehenengo eta behin, gobernu berriak zilegitasun demokratiko osoa duela nabarmendu du Errazkinek, "herriaren gehiengoa ordezkatzen baitu". Hala ere, argi utzi nahi izan dute, azpeitiar guztien alde lan egingo dutela, "bai guk ordezkatzen ditugunen alde, bai besteen alde". "Herritarren arteko elkarlana sustatuz, adostasunen eta desadostasunen gainetik akordioa lortzeko gai" izateaz ere gustura agertu dira. Bestetik, lasaitasuna, errespetua eta normaltasuna eskatu diete herritarrei.
Adostutako printzipio politikoei dagokionez, Udal aurrerakoia eta irekia lortu nahi dutela azaldu dute. Programaren akordioa azaltzerakoan, berriz, adostutako erabakien dinamikotasuna nabarmendu nahi izan zuten.
Azkenik, Udal berriak funtzionamendu "irekia eta parte-hartzailea" izatea bultzatuko dutela adierazi dute. Hala, Udaleko batzordeak irekiak izango direla eta, alor batzuetan, eragileek osatutako mahaiak izango direla zehaztu dute.
Gobernu Batzordean EAJk bi kide, EAEk bi kide, EAk kide bat eta EB-Aralarrek kide bat izango dituzte. Udal Gobernua osatuko duen 11 batzordeetako bakoitza era honetara osatuko da: EAJko hiru kidez, EAEko bi kidez eta EA eta EB-Aralareko kide banaz.
Azpeitiko EAE-ANV, EA eta EB-Aralarrek akordioa berretsi eta errespetua eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu