Azpiegituren inguruko gogoeta abiatzeko eskatu diete Europako Batzordeari eta Parlamentuari

2010eko urtarrilaren 23a
17:41
Entzun
Euskal Herriko AHT Gelditu! Elkarlana eta CADE elkarteek, Espainiako, Frantziako, Italiako eta Galiziako tren lasterraren aurkako 30 bat erakunderekin batzarra egin dute gaur goizean Hendaian (Lapurdi). AHTren ingurukoak aztertzeaz gain, adierazpen komun bat onartu dute guztien artean, eta eskaera zehatzak egin Europako Batzordeari eta Parlamentuari.

Zehazki, azpiegitura handien "zentzugabekeria eta behar ezaren" inguruko gogoeta abiatzeko galdegin diete, eta egungo estrategia berriz aztertzeko. Halaber, Espainiako, Frantziako eta Italiako estatuei galdegin diete azpiegitura horren inguruko eztabaida abiatzeko jendartean.

Halaber, AHT beharrezkoa izan ez dadin zenbait proposamen ere egin dituzte, hala nola, egungo tren lineak berritzea, mantentzea eta hobetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.