‘Aztnugal’ idatzitako kartelekin
Askatu.org-k larunbatean zioenez, Jon Patxi Arratibel atxilotuak ‘aztnugal’ idatzi zuen deklarazio polizialetako batean sinatzeko lekuan, bere izenaren ondoren; alegia, ‘laguntza’ alderantziz. Gaur Iruñeko prentsaurrekoan mahaikoen atzean egondako lagunek ‘aztnugal’ idatzita zeukaten karteletan, 'torturarik ez' erantsita. "Babes gabezia izugarria zenez, tortura saio gogorren erdian laguntza behar zuela adierazteko egin zuela esplikatu zion Arratibel epaileari”, zioen Askatu.org-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu