Tratu txarrak salatzen dituzten emakumeei ezartzen dizkieten babes neurriak ez dira eragingarriak Bilboko Emakumeen Plataformaren iduriko. Izan ere, aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hiru emakume hil direla genero indarkeriaren ondorioz agertu dute, eta horietatik bik babes neurriak zituztela. Datu horretatik ondorioztatu dute neurri horiek ez direla behar bestekoak.
Hori dela eta, neurri "eragingarrikoak" eskatu dituzte, besteak beste, tratu txar emaileentzak zentroak sortzea eta Poliziak etengabe kontrolatuta eduki ditzan eskuturrekoak jartzea.
Babes neurriak ez direla eragingarriak salatu du Bilboko Emakumeen Plataformak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu