Gaztezulo aldizkariko, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko eta Irutxuloko Hitza-ko langileek eta zuzendaritzek atxilotuei aplikatutako inkomunikazio egoera bertan behera gera dadila eskatu dute. Atxiloketen harira agiri bat plazaratu dute:
"Lehenik eta behin, Espainiako Poliziak atxilotutako Ainara Vazquez eta Patxi Uranga lankideei, baita azken honen neska lagun Olatz Lasagabasterri ere, elkartasuna adierazi nahi diegu. Aldi berean, haien errugabetasun presuntzioa errespetatzea ere eskatzen dugu.
Une honetan dugun informazio eskasaren arabera, komisarian inkomunikatuta daude hiruak. Horregatik, une oro haien eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatzen dugu, horretarako, besteak beste, berehala inkomunikazio egoera hori bertan behera utzita.
Espainiako Poliziak Gaztezuloren eta Bageraren egoitzatik eramandako bi ordenagailuak ere ahal bezain laster itzultzea nahi genuke, prentsan eta euskararen aldeko lanean aritzeko lan tresnak besterik ez baitira."
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak elkartasuna adierazi die atxilotuei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu