Gutxienez lau lekutan gertatu direla atentatuak baieztatu dute Erresuma Batuko Poliziak eta agintariek.Hiru metro sarean eta laugarrena autobus batean.
Aldgatetik Liverpool Streetarako tartea
Aldagatetik Liverpoos Streetara zihoan tren bateko bagoi baten gertatu da aurreneko eztanda. Lau metro lineak, trenbide zerbitzuak eta Stanstedeko aireportura doan trenbideak bat egiten dute gune horretan. Londresko Polizia buruaren arabera, zazpi lagun hil dira leherketa horretan.
King's Crosseko geltokia:
Poliziaren arabera, 21 lagun hil dira eztanda horretan; hots, heriotza gehien eragin duen atentatua izan da. Larrialdi zerbitzuek hildako "asko" zeudela nabarmendu dute.
Edware Roadeko geltokia:
Geltokira sartzen ari zela lehertu da tren bat, eta beste biri ere eragin die. Bost lagun hil dira Poliziaren arabera.
Tavistock plaza:
Londres erdian, British Museumetik hurbil. Londresko ezaugarri diren turistentzako bi pisuko autobus batean lehertu da bonba, eta txikitu egin du. Londresko poliziaburuak hildakoak badirela esan du, baina zenbat ez du argitu.
Atentatuak Londresen
Baieztatutako leherketak eta haien ondorioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu