Ipar Euskal Herrian 70 su piztuak dituzte azken hamar egun hauetan, 7 eskapatu dira; mendiko suteak debekatuak ditu urtarrilaren 4a arte Ipar Euskal Herri osoan Pierre-Andre Durand Pirinio Atlantikoetan prefetak , joan den larunbatetik
Heletako suteak, bere arduradunaren lurrak errez bestalde, auzoko lursail batetara hedatu eta horko gaztainondoak kaltetu ditu. Sutea piztu duenaren aurka, inkesta bat abiarazia du Baionako auzitegiak. Isun baten ordaintzera edo presondegi zigor baten betetzera zigortu dezakete.
Arauak dio normalki mendiko suteak urriaren 15 eta martxoaren 31aren artean direla baimenduak, baina prefetak debekatu ditzakela. Sute bat pizteko baimena idatziz eskatu behar dio arduradunak sutearen herriko auzapezari, gutxienez hilabete bat lehenago. Egunaz piztu behar du sua , eta aroa lasaia delarik. Sutea piztuko den egun horretan, sutearen arduradunak sute eta sokorri zerbitzuen zentroa abisatu behar du baita auzapeza. Mendiko ibilaldietan suteaz informatzen duten bide seinaleak jarri behar ditu, arratsean kenduko dituenak.