Bake prozesu bat hasteko "urrats zehatzak" eskatu dizkio ezker abertzaleak PSOEri

2005eko maiatzaren 27a
15:56
Entzun
Batasuneko egungo buruzagiek eta ezker abertzaleko beste erakunde batzuetako arduradun izandako hainbat lagunek "probokaziotzat" jo dute gaur Arnaldo Otegi espetxeratu izana. Agertu dutenez, beren iritziz PSOE eta Espainiako Gobernua dira kartzelaratze horren arduradun, eta iraganeko akatsak ez errepikatzeko, eta bake prozesu bat abiatzeko "urrats zehatzak" eman ditzatela eskatu diete sozialistei.

"PSOEk bere egin dezala PSOEren irakaspena, eta ez dadila Felipe Gonzalezen ibileretara itzuli. Izan ere, Gonzalezek errepresioaren bidez herri honen ahotsa ixilarazteko modu guztiak erabili zituen, eta hori izan zen bere hilobi politiikoa", esan du Tasio Erkizia HBko Mahai Nazionaleko kide ohiak.

Indarkeria desagertuko den ziklo berri hasteko "urrats zehatzak" behar direla nabarmendu du Erkiziak, "agortu baita deklarazioen garaia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.