Lokarriko koordinatzaile Paul Riosek gobernu eta erakundeei eskatu die “bake prozesua askatzeko biziki lan egin dezatela”. Bere hitzetan, “okerra da hauteskunde orokorren gertutasuna gauzak dauden moduan uzteko aitzakia izan daitekeela pentsatzea”.
EAEko eta Nafarroako parlamentuei herri kontsulta galdegiteko sinadura bilketa abian jarri zuen Lokarrik joan den martxoan. Bake prozesua bultzatzea eta herritarren borondatea azaleratzea dute helburu. Dagoeneko 10.000 bildu dituzte eta 50.000 sinadura batzea da erronka. Riosek jakitera eman duenez, Euskal Herriko 120 herri baino gehiago zeharkatuko dituzte Lokarriko bi autobusek ekimenaren berri emateko.
Lokarriren irudiz, “ETAk egin dezakeen ekarpenik onena indarkeria uzteko eskaintza argia eta bideragarria aurkeztea da”. Gaineratu duenez, “ezin dira ETAren ekintzak aitzakiatzat hartu guztien giza eskubideak eta askatasun demorkatikoak bermatze aldera urratsak ez egiteko”.
Bake prozesua askatzeko lan egin dezatela eskatu die Lokarrik gobernu eta erakundeei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu