Kolonbiako bake akordioak erreferendumean jasotako ezetzak zeresana eragin du Euskal Herriko politikagintzan ere. Hitz egiten lehenengotarikoa izan da EAJ. Izaskun Bilbao eurodiputatuak ondorioztatu du herritarren erantzunak argi uzten duela halako prozesuak "alde guztien artean adostu beharrekoak " direla. "Ezezkoak hasieran frustrazioa eragiten badu ere, ez dago aurrera egitea beste aukerarik. Prozesua babesten jarraitu behar dugu, laguntzen eta denen artean lan egiten".
EH Bilduko bozeramaileak, Arnaldo Otegik, nabarmendu egin du kolonbiarrek bakearen alde egindako apustua.
Bakearen etsaiek ez dute lortuko konponbidea eta bakearen nahia zapuztea, ez Kolonbian ezta Euskal Herrian ere, aurrera!
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2016(e)ko urriak 3