Patzi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak elkartasuna agertu die Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileari eta Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituta dauden beste bost lagunei. "Inputatuta dauden sei lagunen egoera dena delakoa ere, [bake] prozesu baterako existitzen diren aukerek aurrera jarraitzea espero dugu", azaldu du Zabaletak.
Aralarreko koordinatzaile nagusiak gogorarazi egin du hainbat inputatu "solaskide" izan daitezkeela eta "eztabaida politikoa zein ideologikoa ez kriminalizatzearen" aldeko apustua egin du.
Politika
Bake prozesuren aukerek aurrera jarrai dezaten nahi du Aralarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu