"Bakea eta askatasunarekin konprometituta" daudenak ekitaldian izateko eskatu du Maixabel Lasak

2007ko apirilaren 19a
13:40
Entzun
Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzako buruak "bakearekin eta askatasunarekin konprometituta" daudenak ekitaldian izateko eskatu du gaur, "terrorismoaren biktima denei omenaldia egiteko". Txema Urkijo Jaurlaritzako Biktimen Arretarako zuzendaritzaren aholkulariarekin batera eman du prentsaurrekoa, Bilbon.

Igande honetan izango da omenaldia, Bilbon, Euskalduna Jauregian, 11:45ean hasita. "Ekitaldi irekia izango da, eta ez da beharko gonbidapenik edo sarrera ezohikorik".

EAJ, PSE-EE, EA, EB eta Aralar alderdiek babesa agertu dute, eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak alderdiek adostu dute agiria irakurriko du. CCOO, UGT, Erne, Confebask, BAK, Lokarrik eta EHUko Errektoretzak ere eman dute babesa, besteren artean. Lasak ez du jakinarazi zenbat biktima eta zein joango diren; egunean berean jakingo dela esan du.

"Egun handia" izango da igandekoa, haren arabera, "eta orain arte esan ez diren hitzak entzun ahal izango dira. Biktimak pozik aterako dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.