Bakea eta elkartasuna bultza ditzala eskatu dio Obamari aita santuak

2009ko urtarrilaren 20a
16:43
Entzun
Benedicto XVI.k Eliza Katolikoko buruak telegrama bat bidali dio gaur Barack Obamari, "nazioartean ulermena, elkarlana eta bakea" bultza ditzala eskatzeko. Hala jakinarazi dute Vaticanotik. Munduan pertsona askok pobrezia, gosea eta indarkeria pairatzen dituztela gogorarazi dio.

Zorte ona opa dio Benedicto XVIk Obamari, eta Jainkoak "adimena eta indarra" ematea espero du, "benetan justua eta librea den gizartea eraikitzen jarraitzeko, guztien duintasuna, berdintasuna eta eskubideak errespetatuz". Mezuaren amaieran Jainkoaren bedeinkapena eskatzen du AEBetako presidente berriarentzat, haren familiarentzat eta estatubatuar guztientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.