Euskal Herriko egoera politikoak «benetako bakea lortzeko aukera» ematen duela uste dute PSNko idazkari nagusi Carlos Chivitek, eta IUN-NEBeko koordinatzaile Ion Errok. Bilera egin dute gaur PSNk eta IUN-NEBk egoera politikoa aztertzeko. PSNren aldetik, Carlos Chivite, Jose Luis Izco, Samuel Caro, Elena Torres eta Fernando Puras batzartu dira; eta IUN-NEBen aldetik, berriz, Ion Erro, Jose Miguel Nuin, Pedro Esparza eta Ana Figueras.
Nafarroaren izaera propioa onartzeaz gain, bereizturiko errealitate gisa ere babestuko duela jakinarazi du Chivitek: «Nafarroa komunitate ezberdindu bezala onartu, eta egungo status juridiko instituzionala landuko dugu». Horrez gain, Nafarroako herritar guztien bizikidetza erraztuko dituen bitartekariak ere bilatu behar direla adierazi du, eta nabarmendu du, naziotasun sentimendu guztien elkar bizitza erraztearen alde egingo duela lan.
Harremanak normalizatu
PSNren eta IUN-NEBen arteko bilerak, Nafarroako alderdi politikoen arteko harremanak eta elkarrizketak normaltasunez egin daitezkeela erakusten duen froga dela adierazi zuen Ion Erro NEBeko kideak. Hala, alderdien artean hitz egiteko garaia dela iruditzen zaio, izan ere, bake prozesua «atzera ezina» bilakatu behar dela nabamendu du. Horrez gain, bake prozesuakNafarroan «trantsizio berri bat» ahalbideratuko duela iritzi dioErrok eta Nafarroa berri bat sortzearen alde lan egin behar dela iritzi dio.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak eta UPNk bake prozesua oztopatu nahi dutela uste dute Errok eta Chivitek. «Bake prozesuak aurrera egiten badu, UPNk badaki Nafarroa aldatu egingo dela». Hala, Nafarroako Gobernuak nafar guztiak ordezkatzen dituela oroitaraziz, Sanzek Nafarroako pluraltasuna babestu beharko lukeela azpimarratu du Chivitek.
Konponbide prozesua
«Bakea lortzeko benetako aukera» dagoela uste dute PSNk eta NEBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu