Javier Balza Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak dio Ondarroako erasoa "terrorismoa" dela, "eta ez trauskilkeria". Izan ere, haren ustez, "oinarrizko giza eskubideen urraketa" gertatu da atzoko erasoarekin. Hain zuzen, udal kudeaketa batzordeko lehendakari Felix Aranbarriren autoa erre zuten atzo gauean han.
"ETAren eta kale erasoen egileen artean harreman zuzena" dagoela iritzi dio Balzak, "dudarik ez" du horretan. Azken kale erasoek eta erakunde armatuaren azken atentatuek "iraganerako erabateko itzulera" esan nahi dutela dio.
Horren aurrean, "ezker abertzaleak gaitasunik ez dauka bere erabakiak hartzeko eta indarkeriaren zurrunbilotik irteteko", Balzak dioenez.
Balza: "Hau terrorismoa da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu