Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, Espainiako Segurtasun Indarrak Barañaingo eta Getxoko "atentatuak" ikertzen ari dira eta aste honetan bertan jakin ahal izango da ETAren erabakia izan den ala ekintza bakartuak diren. Era berean, Rubalcabak azpimarratu du ETAren su-eten iraunkorrarekin abiatu zen prozesuak "oinarri sendoak" ditu.
Ser irrati katean egin ditu adierazpenak Espainiako Barne ministroak. Gertatutakoa zehatz mehatz jakin nahi dutela adierazi du Rubalcabak eta ziurrenik aste honen amaierarako jakin ahal izango dutela."ETAren buruzagitzak hartutako erabaki baten aurrean edo beste jatorri bateko ekintzen aurrean gauden jakingo dugu".
Ustezko estrotsio gutunekin gertatu zen bezala, egun batzuk behar izan ziren ikerketa egiteko eta "gaur ezin dugu esan erakundearen [ETAren] borondaterik ez dagoenik, alderantziz baizik", adierazi du Rubalcabak. Ildo horretatik, azpimarratu du ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenean abiatu zen prozesuak "oinarri sendoak" dituela berretsi du.
Barañaingo eta Getxoko erasoak ETAren aginduz egin dituzten ala ez ikertzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu