Barack Obama: "Ipar Korea mehatxu bat da, eta zerbait egin behar da"
Hego Koreak eta AEBek euren maniobrekin jarraitzea erabaki dute. "Ipar Korea mehatxu bat da eta zerbait egin behar da", esan du bart Barack Obama AEBetako presidenteak ABC telebista katearei egindako adierazpenetan. Hala ere, oraingoz AEBek ekintza militar batekin esku hartuko duten ez duela "espekulatu" nahi gaineratu du presidenteak. Bi herrialdeetako presidenteek telefonoz hitz egin dute, eta Obamak krisi honetan bere babesa ematen jarraituko duela berretsi dio: "AEBak bere aliatuaren defentsan sendo eta konpromiso osoarekin jarraitzen du". Atzo bi herrialdeetako ordezkariek bilera egin zuten Pentagonoan, Washingtonen (AEB), ekintza militarrak "koordinatzeko". Ipar Korearen erasoa "probokazioa" izan dela gaineratu du Obamak, "azken hilabeteetan ikusitakoen artean beste bat". Nazioarteari Ipar Koreari presioa egiteko eskatu dio, batik bat, Txinari, Ipar Korearen aliatu estrategikoa baita; hain zuzen, Txinako agintariei Ipar Koreari "hau joko bat ez dela" gogorarazteko eskatu dio, eta nazioarteko arauak bete beharrekoak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu