Barak: "Israeldarrek badakite bataila hau justua dela"

2009ko urtarrilaren 5a
11:56
Entzun
Ehud Barak Israelgo Gobernuko Defentsa ministroak adierazi du Gazan (Palestina) hil dituzten "gehienak" Hamaseko kideak direla. "Oso kolpe gogorra jaso du Hamasek, baina oraindik baditugu helburuak lortzeke. Errealitate berria sortu nahi dugu Gazan", esan du Barakek.

Haren arabera, Israelek "bakea eta lasaitasuna" nahi ditu, eta bere biztanleak "babesteko ahal den dena" egiten ari da. "Gure herritar denek bat-eginik begiratzen digute, eta badakite bataila hau justua dela".

Barakek aitortu du israeldar soldadu bat hil dela abenduaren 27an erasoa hasi zutenetik, eta beste hamabi zauritu egin direla -lau larri daude-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.