politika

Barakaldoko PSEren egoitzari egin diote eraso molotov koktelekin

2006ko azaroaren 11
16:10
Entzun
Goizeko zazpiak inguruan Barakaldoko (Bizkaia) PSEren egoitzari egin diote eraso. Antza denez, hainbat ezezagunek molotov koktelak jaurti dituzte egoitzaren aurka.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakianarazi duenez, Barakaldoko Arrandia kalean PSE-EEk duen egoitzari egin diote eraso. Pertsona batek telefonoz eman du erasoaren berri. Dirudienez eraikineko leiho batean kalte arinak baino ez ditu eragin.

Dirudienez, EAJren Lekeitioko eta Algortako egoitzei ere egin diete eraso bart. Albiste agentzien arabera, margo gorri eta horiak jaurti dituzte ezezagunek EAJren bi egoitza horien aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.