Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du bere ustez Espainiako exekutiboak ez duela herrialdeko aurrekontuetan eskurik sartuko, Nafarroaren foru erregimenagatik.
"Dena dela, aurrekontuetako egonkortasun legeko eskakizunak bete egin beharko ditugu, Espainiako eta Europako parte baikara", adierazi du Barcinak gaur, kazetarien aitzinean.
Nafarroaren egoera ekonomikoa "zaila" dela aitortu du, baina estatuko beste erkidegoen aldean ondo dagoela azpimarratu du. Ondorioz, ez du uste Espainiako Gobernuaren zigorrik jasoko luketenik.