1. Etxebideko zerrendetan antzinatasuna. Zerrendan egondako urte bakoitzeko, 5 puntu. Gehienez, 40 puntu.
2. Bizikidetza unitatearen kide kopurua. Pertsona bakoitzeko, 5 puntu. Gehienez 30 puntu banatuko dira, eta gutxienez, bost.
3. Zerrendan daudenen diru sarrerak. 20 puntu 3.000-9.000 euro artean kobratzen dituzten pertsonei; 15 puntu 9.001-15.000 artekoei ; 10 puntu 15.001-25.000 artekoei.
4. Errolda. 10 puntu adjudikatuko den etxearen udalerrian erroldatuta daudenei; 5 inguruko eremuan daudenei.
5. Etxebizitza behar berezia. 10 puntu talde hauetan dauden pertsonei: adimen urritasuna dutenak, guraso bakarreko familiak, genero indarkeriaren biktimak, banatu eta dibortziatuak, ohiko etxebizitzaren jabetza galdu dutenak ordaindu ezin izateagatik, 70 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak. Gehienez 30 puntu lor daitezke.