Abiadura Handiko Trenaren ardatz atlantiko-mediterraneoa atzeratu egingo dutenez, Uxue Barkos Nafarroako lehendakariarentzat "ez du zentzurik" gainerako trenbide sareekin inolako loturarik ez duen trenbidea egitea Nafarroan soilik. Horregatik, AHTaren Nafarroako lanak "berrikusi" egin behar direla adierazi du gaur goizean RNE irrati katean egin dioten elkarrizketan.
Onartu du gobernu programa sinatu zuten alderdi gehienak azpiegitura lan honen kontra daudela. Bestetik, Espainiako Gobernuak Nafarroari AHT egiteko bideratu asmo dion diru kopuruari buruz zehaztu du jadanik Nafarroak aurreraturiko kopurua dela aurreikusi dutena.